miércoles, 11 de marzo de 2009

3. ARIKETA: Sare sozialen eraginkortasuna

1. zatia: gogoeta

Sare sozialen erabiltzaile zarela jakintzat emanda, gogoeta eskatzen dizut. Marketing ekintza baten parte sentitu izan zara honelako tresna baten bitartez? Hala bada, zein? Ez bada hala, zergatik? Zuk uko egin duzulako edo inoiz aukera hori suertatu ez zaizulako? Burger King-en kasuan bezala, horrelako ekintzen hazkundea aurreikusi daiteke? Edo moda kontua da eta ez da urrunera ailegatuko? Non ikusten duzu sare sozialen abantailarik handiena marketing ikuspuntutik? Eta mugarik argiena?

Hasteko, esan beharra daukat oso gutxi erabiltzen ditudala sare sozialak. E-maila da erabiltzen dudan bakarra, blog honetaz aparte, noski. Gainera, pertsonalki gorroto pixka bat diek horrelako tresnei, jendeak bere bizitza publikotu egiten baitu inolako ardurarik gabe. Nire ustez, tuenti, facebook, blog, fotolog eta beste hainbatek, aurrez –aurreko harreman sozialen pobretzea besterik ez du ekarriko, eta egia esan, oso tristea iruditzen zait. Azken finean, orokorrean jendeak sare hauei ematen dioten erabileraz arduratzen nai, tamalez, beraien bizitza reallity formatuetan jartzen baitute.

Ikusi dugu marketing ekintzetarako ere baliagarria izan daitekeela. Nik ez dut horrelako ekintzetan parte hartu, eta ez da e-mailera bidaldu ez dizkidatelako, niregan inolako interesik pizten ez dutelako baizik. Gaineratu beharra daukat ez naizela ekintza konkretu horiez gogoratu ere egiten, erabat gogaikarriak iruditzen baitzaizkit. Hala ere, oso baliagarriak iruditzen zaizkit, beraietan parte hartzen duen jende andana kontuan hartuta. Honen hazkundea nabarmena izango dela iruditzen zait niri, orain gazteriaren artean oso barneratua baitaude erlazio zibernetikoak. Nire ustez behintzat, moda hutsal bat baino zerbait gehiago da, bizitza estilo berri baten parte, alegia. Niretzat penagarria den arren, uste dut etorkizuneko komunikatzeko era izango dela, eta publizitateak apostu nabarmena egin beharko duela sare hauetan.

Arrakasta honetaz baliatu dira beraz publizitarioak, eta tendentzia hau areagotu egingo dutela uste dut. Lehen esan bezala, sare hauetan aurrez aurreko erlazioa mantentzen dute jendearekin eta gainera, merkea da. Askotan, hartzaileengan sinpatia eragin nahi dute, eta baita lortu ere. Esan beharra dago, sare hauen aurrean, gazteek ez dutela telebistako iragarki baten aurrean jartzen duten filtro bera jartzen. Hau da, sare sozialetan dabiltzanean, dibertitzen ari dira eta ez du telebistako kutxu negatibo bera. Gainera, tendentzia berri hauetan target oso zabala aurki dezakete eta beraien mezua prezio baxuan jende askorengana iristea lortu daiteke.

Hala ere, mezu hauetaz paso egitea oso erraza da, nik egiten dudan bezalaxe ere jendeak egingo baitu paso. Nire ustez, hori da duen desabantailarik handiena, baina gauzak orain bezala jarraitzen badu, geroz eta jende gehiagok onartuko ditu marketing teknikak. Beraz, orain ikusten dudan desabantaila denborarekin makaltzen joango dela uste dut.

No hay comentarios: