viernes, 27 de febrero de 2009

1. ARIKETA: aurre hausnarketa bat

Begira zer dioen Harluxet Hiztegi Entziklopedikoak eraginkortasun hitzari buruz:

iz. 1. Eraginkorra denaren nolakotasuna. 2. EKON. Proiektu baten errentagarritasuna, kostu/irabazi ratioen bidez adierazten dena. 3. ZUZ. Indarrean dagoen lege positiboak arautzen duen arloari egokiro erantzuteko gaitasuna, sarri erabileran eta hiritarren onarpenaz neurtzen dena.

Hiru definizioetatik, zein uste duzu egokitzen dela hobekien Publizitatearen Eraginkortasun kontzeptura?

Iragarki bat “eraginkorra” dela esaten badugu, zer ari gara esaten benetan?

Eta azkenik, gogoan hartu azken bolada honetako kanpaina publizitarioak. Atrebituko zinateke bata edo bestea eraginkorra izan dela esatera? Zein? Eta zergatik?

Harluxet Hiztegi Entziklopedikoak ematen dituen hiru definizioak egokiak direla iruditzen zait, hau da, hiru hauen uztarketa antzeko bat izan beharko litzateke publizitate eraginkortasunaren definizio bat. Azken finean, efizientziaren azken pausua ekonomia arloko definizioa dela, hau da, errentagarritasuna dela azken helburua. Hala ere, beste biak ere oso onargarriak dira, azken pausu honetara ondo iristeko behar beharrezkoa baitira aurretik beste pausu asko eraginkorrak izatea.

Beste era batera esateko, publizitatearen eraginkortasunean faktore askok eragin dezakete, hala nola, helarazi nahi den mezua ondo egitea, iragarkiaren diseinua ondo egina egotea, gure markaren irudia positiboa izatea... Markaren irudian bertan dago zuzenbidearen definizioari zentzua ematen dion efektua. Hots, legearen barruan jokatzen eta nolabait esateko, leialki jokatzean, gure markak irudi ona izango du eta errazagoa izango da pertsuaditzearen emaitza.

Kanpaina eraginkorren inguruan ez daukat informazio handirik baina uste dut "be water my friend" lelopean BMW enpresa multinazionalak atera zuen iragarkia bikaina izateaz gain, eraginkorra ere izango zela, asko eta askok gogoratzen baitugu. Hala ere ez nago ziur errentagarria izan zen ala ez, baina baiezkoaren ustea daukat.

2. ARIKETA: eraginkortasuna eta internet

http://www.hotmail.com
http://www.youtube.com
http://www.gara.net
http://www.publizitario.eu

Zure hamabost minutuko bidaia horretan, dudarik gabe, publizitatearekin egin duzu topo. Gogora dezakezu…

a) Ze publizitate formatu topatu duzun? (banner, pop-up, spam…)
Egia esan, hotmail-ean badakit banner formatuan dagoen publizitatea egoten dela baina ez diot inoiz erreparatzen. Gainontzeko formatuak azaldu bazaizkit behintzat, ohartu ere ez naiz egin

b) Ze markarekin egin duzun topo?
Publizitatea ikusi dudala ohartu ere ez naiz egin, beraz, ezin dut markarik aipatu.

c) Mezu/edukiren batek zure atentzioa deitu du?
Ez dut publizitaterik ikusi, hortaz, ez zait inolako mezurik heldu.

d) Publizitatearen aurrean men egin al duzu? Hau da, banner batek proposatzen zizuna jarraitu duzu, iragarle baten webgunera ailegatu zara?
Ikusi ere ez badut egin, nekez jarraituko nituen hauen proposamenak.

Buelta zaitez orain ibili zaren orri edo dena delakoetara. Erreparatu publizitateari. Hor zegoen, ezta?
.Beno, justu ni sartu naizen orrietan ez zegoen publizitate handirik, baina msn-ko orrian banner handi xamar bat zegoen, benetan zaila egiten zaidala ikusi ez dudala sinestea.

e) Zure esperientzia hau eta aurrekoak kontuan hartuta, interneteko publizitateaz ze balorazio egiten duzu? Eraginkorra ote da? Asko/gutxi ikusten da? Erakargarria da? Hausnartu honen ingururan beste medioak kontuan hartuta.
Nire kasuan (argi frogatu da gaitera) interneteko publizitateak ez du inongo eraginkortasuni, begiratu ere ez baitiet egiten. Pop up eta Spam-ak aldiz, traba besterik egiten ez dutela iruditzen zait, eta beti irakurri ere egin gabe ezabatzen ditut. Gainera, kutsu negatiboa dutela iruditzen zait niri eta honek, erabat kaltetzen du publizitatearen eraginkortasunean.
Interneten saiatzen dira publizitatea erakargarria izan dadin baina oso zaila da sortzen duten traba sentsazio horrekin lehiatzea. Niri behintzat asko nazkatzen naute.
Ondorio, uste dut oso zaila dela beste medioekin lehiatzea publizitate eraginkortasunean. Uste dut beste edozein mediotan errazago helarazten zaizkigula beraien mezuak, interneten saiestu besterik ez baititugu egiten, nik behintzat. Horregatik, zalantzan jartzen dut azken aldian behin eta berriz entzuten ari naizen publizitatearen joera berria; honen etorkizuna interneten baitagoela uste baitute adituek. Horrela bada, ni behintzat nekez persuadituko naute.