viernes, 24 de abril de 2009

POST-TEST-a: San Miguel 0.0

Produktua: San Miguel 0.0
Kanpainaren izena: "inventos"
Slogan-a: Todos unidos por una conducción responsable

INKESTA
-
Izena:
- Sexua:
-Adina:

1- Kotxeko karnetik ba al duzu?
2- Garagardoa edaten duzu?
3- Telebistan ikusi al duzu alkoholik gabeko garagardoa iragartzen duen iragarkirik? (Ezezko kasuan 5. galderara joan)
4- Ze markak iragartzen zuen? (7. galderara salto egin)
5- Oroitzen duzu alkoholik gabeko garagardo markaa bat airbag, ADSL eta segurtasun uhala bezalako asmakizunekin parekatzen duen iragarkirik? (Ezezkoan, inkesta bukatutzat emango da)
6- Ze markak iragartzen zuen?
7- Zein zen iragarkiak zabaldu nahi zuen mezua?
8- Zein da bere slogan-a?
9- Gogoratzen al duzu iragarkiko musika? Nolakoa zen?
10- Musika ondo egokitzen zaio iragarkiari?
11- Ze sexutakoa da off-ean hitz egiten duen ahotsa?
12- Zer iruditzen zaizu iragartzen ari diren produktua gida segurtasunerako balio duten beste asmakizun batzuekin alderatzea?
13- Mezua ondo helarazten dela deritzozu?
14- Zuk ulertu duzu?
15- Iragarkiko beste xehetasun adierazgarriren bat aipa dezakezu? Zein?
16- Honako adierazpen hauek baloratu itzazu 1etik 5era.
(1= guztiz desados ; 5= guztiz ados)
* Originala da: 1 2 3 4 5
* Deigarria da: 1 2 3 4 5
* Gustoko dut: 1 2 3 4 5
* Segurtasuna helarazten du: 1 2 3 4 5
* Ondo egina dago: 1 2 3 4 5
* Erraza da markarekin lotzea: 1 2 3 4 5
17- Marka honekiko zure atxikimendua handitu du?
18- Konfidantzazko edaria iruditzen zaizu?
19- Gidatu aurreko poteo/ bazkari/ afarietan edango duzu?


martes, 7 de abril de 2009

5. ARIKETA: POST-TESTa

Publizitatearen eragikortasuna neurtzeko hainbat modu daudela esan dugu orain arte: hala nola, salmentetan oinarritutakoa dugu, honek azken efektuak neurtzen dituelarik. Hala ere, badaude tarteko efektuak neurtzen dituen metodorik ere; pre-test eta post-testa hain zuzen.

Desberdintasuna argiagoa izan dadin, post-test bat egingo dugu. Horretarako, San Miguele- bere alkoholik gabeko garagardoa iragarriz kaleratu berri duen “inventos” izeneko kanpaina izango dugu aztergai. Hona hemen kanpainaren nondik-norako batzuk:

Agencia: Tapsa

Anunciante: Grupo Mahou-San Miguel

Producto: Campaña por una conducción segura

Marca: San Miguel 0.0

Sector: Bebidas

Contacto del cliente: Javier Herrero, Javier Portillo y Sonia Parera

Ejecutiva de cuentas: Diana Echegoyen

Director de planificación estratégica: Gem Romero

Planner: Paola Olmos

Director general creativo: Julián Zuazo

Director creativo ejecutivo: Manuel Cavanilles

Redactor: Sergio Sánchez Caballero

Director de arte: Álvaro Rodríguez Terán

Director de producción audiovisual: Jesús Becedas

Producer: Santiago Romero

Agencia de medios: MPG

Productora: Tesauro

Realizador: Daniel Azancot

Producer: Raquel Pérez Tato

Estudio de sonido: Playrec

Música: Oeo Música

Post producción: Telson

Pieza: Spot TV 20”

Título: 'Inventos'


Spot honetan, berari egozten dio alkoholik gabeko garagardoa asmatzearen meritua eta era berean, bide segurtasunean laguntzen duela iradokitzen du. Hala nola, iragartzen duena segurtasun uhalaren eta ADSL-aren asmakuntzarekin parekatzen baititu.

Behin kanpaina aukeratuta dugula, kanpaina honen targeta zein den erabakitzea komeni da. Nik uste dut, bide segurtasunarekin lotu duten momentutik, gazteei zuzenduriko iragarki bat dela, nahiz eta honen targeta 40 urte dutenetarantz mugi daitekeen. Azken finean, gazteak dira edari hau gehien edaten dutenak, eta baita parranda gehien botatzen dituztenak ere. Edan ostean, kotxea hartzeko ohitura handia dago bietan, baina 40 urtetik gorakoen bazkarietan oso arraroa izaten da baten batek garagardoa edatea, normalean, ardoa edaten baitute. Beraz, kanpaina hau gidatzeko karneta duten gazteei zuzendurik dagoela esatera ausartuko nintzateke. Nolabait zehaztearren, 18 urtetik hasita (gidatzeko baimena ateratzeko gutxiengo adina) 40 urte bitarteko gidari guztiak.

Gauzak horrela, kanpaina honek hartzailearengan izango duen eragina neurtzea dugu helburu, tarteko efektuak hain zuzen. Besteak beste, kanpaina oroitzen duten jakin nahi dugu, ondoren, ea markarekin lotzeko gai diren eta azkenik, beraiek iragarkiari buruz duen iritzia jakin nahi dugu. Era berean, oso garrantzitsua da spotak igorri nahi zuen mezua ulertu den ala ez jakitea, eta ea berak konpartitzen duen.

Hau guztia burutzeko, metodologia bat burutu beharko dugu. Honen formulazioa aste santuan burutuko dugu eta azkenean, ondorioak ateratzea besterik ez zaigu faltako.