viernes, 27 de febrero de 2009

1. ARIKETA: aurre hausnarketa bat

Begira zer dioen Harluxet Hiztegi Entziklopedikoak eraginkortasun hitzari buruz:

iz. 1. Eraginkorra denaren nolakotasuna. 2. EKON. Proiektu baten errentagarritasuna, kostu/irabazi ratioen bidez adierazten dena. 3. ZUZ. Indarrean dagoen lege positiboak arautzen duen arloari egokiro erantzuteko gaitasuna, sarri erabileran eta hiritarren onarpenaz neurtzen dena.

Hiru definizioetatik, zein uste duzu egokitzen dela hobekien Publizitatearen Eraginkortasun kontzeptura?

Iragarki bat “eraginkorra” dela esaten badugu, zer ari gara esaten benetan?

Eta azkenik, gogoan hartu azken bolada honetako kanpaina publizitarioak. Atrebituko zinateke bata edo bestea eraginkorra izan dela esatera? Zein? Eta zergatik?

Harluxet Hiztegi Entziklopedikoak ematen dituen hiru definizioak egokiak direla iruditzen zait, hau da, hiru hauen uztarketa antzeko bat izan beharko litzateke publizitate eraginkortasunaren definizio bat. Azken finean, efizientziaren azken pausua ekonomia arloko definizioa dela, hau da, errentagarritasuna dela azken helburua. Hala ere, beste biak ere oso onargarriak dira, azken pausu honetara ondo iristeko behar beharrezkoa baitira aurretik beste pausu asko eraginkorrak izatea.

Beste era batera esateko, publizitatearen eraginkortasunean faktore askok eragin dezakete, hala nola, helarazi nahi den mezua ondo egitea, iragarkiaren diseinua ondo egina egotea, gure markaren irudia positiboa izatea... Markaren irudian bertan dago zuzenbidearen definizioari zentzua ematen dion efektua. Hots, legearen barruan jokatzen eta nolabait esateko, leialki jokatzean, gure markak irudi ona izango du eta errazagoa izango da pertsuaditzearen emaitza.

Kanpaina eraginkorren inguruan ez daukat informazio handirik baina uste dut "be water my friend" lelopean BMW enpresa multinazionalak atera zuen iragarkia bikaina izateaz gain, eraginkorra ere izango zela, asko eta askok gogoratzen baitugu. Hala ere ez nago ziur errentagarria izan zen ala ez, baina baiezkoaren ustea daukat.

No hay comentarios: