martes, 26 de mayo de 2009


Klasean efektu “kolateralez” aritu gara. Hain zuzen efektu sozial extra-publizitario hauek direla eta, publizitatearen gaineko kontrola zorrotza da, batez ere Europari dagokionez. Irakurri ezazu Los límites de la publicidad artikulua eta erantzun hurrengo galderei, klasean komentatutakoa kontuan izanda.

 

1) Zergatik da kaltegarria iragarki bati egindako salaketa, salaketa horrek funtsik ez duenean ere?

Salaketa batek izugarrizko arazoak suposatu ditzake iragarleentzako. Alde batetik, markaren izena dago jokoan, horrelako salaketa batek beti zikintzen baitu honen izena. Bestetik, iragarkia emititzen utzi beharrarena dago, salaketak emisioaren bukaera ekartzen baitu. Honek izugarrizko diru galera suposatzen du. Gainera, salaketa atzera botatzen bada ere, bitarte horretan galdutako emisio denbora hori ere dirutan kontatzen da, merkatua azkarrago baitoa esparru juridikoa baino.

2) Publizitatean murrizten dena, beste edukietan onartuta dago, sexua eta biolentzia kasu. Zer dela eta diskriminazio hau?

Orokorrean, zergatik da legea zorrotzago publizitatearekin?

Publizitatean ezin dira sexua eta biolentzia bezalako gaiak erabili beti ere iragarri nahi den produktuarekin loturarik ez badu. Produktu edo zerbitzuak horrelako gai polemiko batekin zerikusirik izaten ez badu erabil daitezke, beti ere kode etiko batzuen barruan bada. Hala ere, gai hauek askotan ikusi izan ditugu publizitatetik kanpo hauengatik inor asaldatzen ez delarik. Testuan esaten den bezala, zinea dugu horren erakusgarri eta baita irain eta eduki matxistaz beteriko telebistako saio lotsagarriez. Ez dakit zorrotzagoa izatearen zergatia zein izango den, ez baitiot arrazoi logikorik aurkitzen; hipokresia apur bat besterik ez dela uste baitut.

3) Egileak dioenez, iragartzea debekatuta dagoen hori saldu daiteke. Nola ulertzen duzu paradoxa hau?

Egia esan ezin dut ulertu inondik inora ere. Gainera, telebistan spot-ak jartzea debekatuta dagoen arren, publizitateak bere horretan jarraitzen du. Testuan ageri den moduan, tabakoa eta 20 gradutik gorako alkoholdun edariak ezin dira spoten bidez iragarri baina produktu hauen markek beraien burua ezagutara emateko beste modu batzuk aurkitu dituzte. Hala nola, gobernuaren gastu publikoak aurre egin ezin duten esparruak betetzen ari dira; kirola esaterako. Ez da arraroa kirol emanaldietan tabako marken edo edari alkoholdunen kartel izugarriak ikustea eta ez dira gutxi hauek patrozinatutako ekitaldiak ere. Ondorengo argazkian argi ikus daiteke Marlboro tabako markak eta Ferrari autoen markak duten zerikusia, hauek patrozinatzen baititute formula 1-eko karrera asko.

  

4) Zeintzuk dira auto-erregulazioaren abantailak iragarleentzat?

Publizista eta iragarleek gaur egun dituzten zailtasun hauei aurre egiteko sortutako erakundea da Autokontrol deritzona. Hau positibotzat jotzen dut,  iragarkiak erretiratu ez daitezen sektoreak sortu duten iragarkien kontrolaz arduratzen baita. Honela, iragarleak iragarkia emititu aurretik nahiko ziur egon daitezke ez dutela salaketa batek eragiten dizkioten diru galera nabarmenik izango. Honela, erakunde honek iraingarria sortatu daitekeen iragarkiaren zantzurik aurkitzen badu, horiek aldatzea eskatzen dute iragarria izan aurretik. Hala ere, honek ez du esan nahi autokontroletik pasatutako iragarkiek ez dutela sekula salaketarik jaso. Baina orokorrean, honen existentzia positiboa iruditzen zait publizitatean aritzen diren agentzia eta iragarleentzako, prebentzioa beti baitator ondo.

5) Publizitatearen profesioanala (izango) zarenez gero, non kokatzen duzu zeure burua? Protekzionismo osoaren muturrean (publizitate guztia estatuak erregulatuta) edo askatasun osoaren muturrean? Aldatuko zenuke iritziz hiritar sinplearen ikus-puntuan jarrita?

Nire ustez erdiko puntu bat bilatzea izango litzateke onena eta lehen azaldu dudan hipokresia horrekin bukatzea. Ezinezkoa iruditzen zait inondik ere kontrolatua ez dagoen publizitatea egotea, jendearen irudi eta imagina zaindu behar baita inolako irainik egin gabe. Hala ere, protekzionismo osoan murgiltzeak izugarrizko kaltea egingo lioke publizitateari. Besteak beste, sektore honek gauza deigarriak behar ditu ikusgarria izateko eta nire ustez, beti sentituko da baten bat irainduta. Hala ere, jendeak hori ere ulertu beharko luke eta kexuak ez lirateke gehiegikerietan sartu beharko. Gaur egun, niretzat inolako arrazoirik gabeko kexak jartzen dira eta ordainetan, kalte handiak sortzen dizkiote publizitate arlokoei. Gainera, protekzionismo osoan sartu behar bagina, lehen aipatu dudan arlo horietara ere zabaldu beharko litzateke hori: kirolak, telebista, kutura… bestela, ez baikoaz inora. Iritzi hau ez dut publizistaren ikuspuntutik ematen, hau izan aurretik izan bainaiz pertsona. Beraz, erdi-bideko irtenbide bat aurkitu beharko litzaioke arazo honi.

Orain ikusiko duzuen hau pepsik kaleratu zuen iragarkia da. Ikusgai izan genuen arren, segituan kendu beharra izan zuten salaketa bat jaso zutelako. Kasu honetan, konpetentziari zuzenean irain egiten ziola leporatu zioten, eta oso ona iruditzen zaida arren, ez zitzaien arrazoirik falta.



No hay comentarios: