viernes, 29 de mayo de 2009

5.ARIKETA: post-testaren ondorioak


10 petsonei egin diet galdeketa 5 emakume eta 5 gizonezko. Oso emaitza positiboa da bai emakume zein gizonezkoen %100ak 0.0 garagardoa ekoitzen duen markarik ezagutzen duten galdetzean, lehenengoa San Miguel jarri izana. Honek, marka sendo bat dugula esan nahi du, guztiek ezagutzen dutena.


Spot-ari dagokionez, ezin dugu emaitza onik jaso dugunik esan. Izan ere, inork ez du laguntzarik gabe hau oroitzerik Portu. Lagundu ostean ere, bik bakarrik gogoratu dute, kasualitatez, biak gidatzeko karnetik gabeak. Honek, eskemak puskatu dizkit, spot-aren target-a harrapatu ez delako eta honek igorri nahi zuen mezua ez delako behan zen pertsonengana heldu.

Spot-a gogoratu dutenen %100ak San Miguelekin lotzea Portu du, eta spot-aren mezua ulertu dutela eta era egokian eginda dagoela deritzo.

Honetaz gain, ideia originaltzat hartu dute eta atentzioa deitu diotela ere garbi utzi dute. Gogoratu ez duen %80ak beste iragarki batzuk gogoratu ditu.

Inkestatuen %40ak alkoholik gabeko garagardoa kontsumitzen duela esan digu eta %60ak berriz inoiz kontsumitu ez dutela. Lehenengo hauetatik, %20ak San Miguel hartzen duela esan digu, batez ere, duen zaporea gustatzen zaielako.


Ondorioz, lehen esan bezala, aipatu behar dugu jendeak oso presente duela San Miguel marka garagardoa kontsumitzeko orduan. Hala ere, aitortu behar da spot-ak ez duela inolako arrakastarik izan, gogoratu duen %20ª kopuru txikia izateaz gain, gure target-etik kanpo dagoen jendea delako.

No hay comentarios: