lunes, 11 de mayo de 2009

6. ARIKETA: Iragarkien elementuak


Klasean 10 spot aztertu ditugu, bakoitza elementu desberdinetan deskonposatu ostean. Argumentuen natura, umorearen erabilera, musika, ospetsuen erabilera, ahotsak… Bete duzun taulari begira, eta jakinda 10 spot ez dela lagin handia, iragarri daiteke joera nagusirik gaur egungo iragargintzan? Bat egiten al du joera horrek klasean azaldutakoarekin? Zerbaitek deitu du zure atentzioa?

 

Hauek dira aztertu ditugun 10 iragarkiak:

- Lay´s patata prijituen “La bolsa de la suerte”

- Honda auto markaren “Ecodesafío”

- Radical freskagarriaren “Massive Attac”

- Tesoro publikoren “letras del tesoro”

- Castilla eta Leoiko “estreno” iragarkia, Tierra de Sabor kanpainakoa

- Mercedes Benz auto markaren “Chocolate”

- Repsol-en kirol patrozinioaren “Gloria”

- Beate Uhse telebista katearen “Child lock”

- Ford auto markaren “Confesionario”

- Orange markaren “Una y no más”

 

Datu hauek iragartzen diren iragarki guztietara estrapolatuz gero, esan genezake %90a mixtoak direla, hau da, bakoitzak saldu nahi duenaz jendea konbentzitzeko emozioak pizteaz gain, arrazoi batzuk ere ematen direla. Hala ere, esan beharra dago beti gailentzen dela bietako bat eta gaur egun, arrazionala dela nagusi. Baina arrazoiak ere ez dira ugariak, esaterako, Ford-en iragarkia prezioan oinarritukoa da baina hori da ematen duen datu objetibo bakarra. Gainera, gutxik argitzen dute iragartzen duten produktuaren erabilera nolakoa izan behar den. Iragarki didaktikoak %20a osatzen dute eta gehienbat produktua berria denean erabiltzen da (kasu honetan, Hondak kotxe hibridoen funtzionamendua azaltzen digu labur-labur eta Castilla eta Leoiko iragarkiak bertaratzeko ditugun datuak helarazten dizkigu).

Musika erabiltzea ere tendentzia bat dela aipatu beharra daukat, %80ak erabili izan baitu. Hauetatik, %25ak abesti nagusi bat erabili du baina gainontzekoak, %75ak hain zuzen, hondo moduan besterik ez dute jartzen, iragarkiari erritmo bat ezarri nahian bezala. Nik uste dut iragarki batean musikak berebiziko garrantzia duela, askotan, hauek gogoratzeko giltza bilakatzen baitira. Nik  behintzat, lehenago gogoratzen ditut abestiak irudiak baino. Adibidez, “don limpio”k izen aldaketa burutu zuenean, uste dut inor ez zela indiferente gelditu eta nik oraindik oroitzen dut aldaketa horren berri emateko erabili zuten abesti nagusia; ez ordea spot-aren irudi konposaketa.

Azterketarekin jarraituz, estrapolazio honen arabera, spot-en %70ak ez du ospetsurik erabiltzen produktu zein zerbitzuak iragartzeko eta erabiltzen dituzten %30ak horietatik, %50a gizonezkoa eta kirolaria izaten dela, gainontzekoa aktoreek osatzen dutelarik. Hala ere, nik uste dut famatuen erabilera txikiagoa dela benetan guk laginean izan dugunarena baino. Gainera, emakumeak ere agertzen dira baina batez ere, ume edo emakumeei zuzenduriko produktuetan.

Over ahotsa izan da gehien harritu nauena, erabiltzen duten iragarkiak %70a osatzeaz gain, hauen %100 gizonezkoen ahotsa erabili izanagatik hain zuzen. Oso arraroa da emakume ahots bat entzutea honelako kasuetan eta gainera, erabiltzen diren ahotsak ahots goxo eta grabeak izaten dira, fidagarriagoak egiten baitzaizkigu antza denez.

Bukatzeko esan beharra daukat ez nagoela ados azterketa honen azken puntuarekin. Bertan, umorea erabiltzen duten iragarkiak %30a soilik dela adierazten digu. Nire ustez, kopuru hau handiagoa dela iruditzen zait, gainera, handitzen doan tendentzia dela esango nuke. Beste gauza bat da guri grazia egiten digun ala ez baina beraien intentzioa handitzen doala iruditzen zait. Gainera, uste dut hau oso modu ona dela zure produktuarekiko afinitatea igotzeko modurik onena. Azken finean, barrea eragiten digun produktu batekiko begirune bat sortzen zaigu. Honek ez du esan nahi zuzenean jarrera aldatuko duzunik, baina seguraski horrelako produktu bat behar izan ezkero, lehenengo bururatuko zaizuna atseginez hartu duzun hori izango dela.

 

Azken aldian Mixta edari markak iragarki oso originalak burutzen dituela iruditzen zait. Gainera, umorea oso present izaten du eta horrek nigan produktuarekiko jarrera positiboa izatea lortu du. Ez dakit kontsumitzaile bilakatuko naizen baina probatzeko gogoa behintzat piztu dit. Hemen bi iragarki:

object

No hay comentarios: