viernes, 24 de octubre de 2008

TXAPA IRRATIA

Txapa Irratia irrati librea 1984.urtean sortu zen, Gipuzkoako Bergara herrian. 2008-2009 programazioan 35 irratsaiok egiten dute salto dialera Bergarako Gaztetxean duten emisoratik. Irrati hau herriari irekita dago, bertako jende, kolektibo eta taldeek beraien ideia, kezka eta proiektuak plazaratu ditzaten. Irrati libre honen helburua ideiak kanporatzea eta ondo pasatzea dira, beti ere euskara ahoan dutela.
Urte guzti hauetan era guztietako ahotsak izan ditugu entzungai, eta denetarik igorri da estudioko mikroetatik: albisteak, musika, kritikak, elkarrizketak, literatura, gai sozialak... beti ere herriarekin nolabaiteko lotura duten kontuak.
Txapa asanblada bidez gestionatzen den irratia da, ideia amankomunak indartuz eta komunikabide herrikoi partehartzaile eta ez komertzial bat bultzatzeko asmoarekin.

No hay comentarios: