martes, 28 de octubre de 2008

TOP 7a

Nire top zazpia ikus dezakezue eta bertan, ikus entzunezkoen munduan murgildurik dauden pertsonentzat interesgarriak sortatu daitezkeen zazpi webgune bildu ditut:

1) YOUTUBE: http:// www.youtube.com
Webgune hau paregabea da nahi dugun motatako bideoak ikusteko. Bertan, milaka eta milaka bideo ditugu ikusgai, lantzen duten gaiaren arabera sailkatuta. Orri honetan, nahi duzun hitza jar dezakezu eta bilatu hitzaren gainean klikatu ezkero, hitz horrekin loturiko bideo guztiak ateratzen dira.
Gainera, bideoak bertara igotzeko aukera ere ematen du eta bideoak baloratu egiten dituzte izartxoen bidez.
Beraz, oso baliagarria da ikus entzunezko arloan dabiltzan pertsonentzako, mota guztietako bideoak ikusi eta eskegitzeko aukera ematen baitu.

2) GOOGLE BILATZAILEA: http://www.google.com
Orri hau bilatzaile bat baino askoz gehiago da, nahi dituzun gaiekin loturiko webguneak bilatzeaz gain beste aukera batzuk eskaintzen baititu. Bertan, aukeratutako gai edo hitzekin loturiko bideo eta irudiak ere ikus ditzakezu eta gainera, mapa bat ere eskaintzen du, hiria eta kalea zehaztu ezkero, kokatzen laguntzen zaituena.

3) WIKIZAPPING: http://www.wikizapping.com
Webgune honen funtzionamendua lehen aipatutako youtuberenaren antzekoa da. Hemen ere, mota guztietako bideoak ditugu eskegita, eta hauek ere kategorietan banatuta daude. Zure bideoak igotzeko aukera ere ematen du, eta gustukoen duzun bideoari botua emateko alor berezi bat du.

4) WIKIPEDIA: http://www.wikipedia.org
Hau mundu mailako entziklopedia da, eta era guztietako infornazioa jasotzeko oso baliagarria litzateke. Ingelesez, gazteleraz zein euskaraz jaso dezakezu informazioa, hala ere, ingelesez dagoena askoz osatuagoa da, nahiz eta gaztelaniakoa nahiko osoa izan. Beraz, orri hau oso baliagarria izan daiteke lortu nahi dugun informazioa era egoki, zabal eta azar batez lortzeko.

5) FOTONOSTRA: http://www.fotonostra.com
Oso didaktikoa den webgunea dugu honako hau, argazkigintza eta diseinu digitalari buruzkoa. Aukera paregabeak ematen ditu argazkigintza eta diseinu grafikoaren artean trebatu nahi dutenentzat, besteak beste honekin lotutako tutoretzak ematen baititu. Gainera, zure albuma egiteko aukera ere ematen du “Tu álbum” izeneko atalean. Honetaz gain, argazkigintza eta diseinu grafikoaren historia ere ikus dezakegu eta baita hauek izan duten eboluzioa eta garrantzitsuagoa dena, tendentzia berriak. Oso interesgarria den zerbait ere batzen du “Glosario” izeneko sail batean, eta bertan, bi arte hauekin zerikusia duten hiztegi zabal eta zehatza biltzen dute.
Honetaz aparte, argazkigintzan oso ohikoak diren akatsak zuzentzeko eta gutxieneko jabetza bat izateko trikimailu batzuk ere ematen ditu, hala nola, begi gorriak ezabatzeko modua, sepia tonua nola jarri, kamera digitalaren manuala, pagemaker inpresioa nola egiten den...
Bukatzeko, esan beharra dago oso webgune interesgarria dela ikus entzunezko munduan dabilenarentzat, oso baliagarriak diren arlo batzuek irakastea baitu helburu.

6) BLOGGER: http://www.blogger.com
Webgune honetan bakoitzak berari interesatzen zaizkion kontuak idazteko, edo gauza horrekin loturiko bideoak jartzeko edo beste hainbat gauzetarako blog bat sor dezake. Beste era batera esateko, blog bat oso gauza pertsonala da eta bertan nahi diren gaiak nahi diren moduan idatzi edo ikustarazi datezke bideo zein hizkien bidez.
Beraz, blog bat izatean aukera duzu zuk egindako bideoak bertan esegiteko eta jendeari ikustarazteko, beste gauza askoren artean.

7) ZAMZAR: http://www.zamzar.com
Webgune hau oso baliagarria da, mota guztietako dokumentuak formatuz aldatzea ahalbidetzen baitu. Bertan aldatu nahi duzun dokumentua zein formatutara pasa nahi duzun zehaztu behar duzu. Modu honetan, beraiek mezu baten bitartez zuk hautatutako formatuan bidaliko dizute.

No hay comentarios: