viernes, 20 de marzo de 2009

Esperimentuaren ondorioak

Esperimentuaren nondik norakoez hitz egiteko garaia da. Gure esperientzia honek zenbaiteraino jartzen ditu kolokan sare sozialen inguruko ideiak, hau da, beren indarra dagoeneko elkar ezagutzen duen jendearen arteko loturetan dagoela? Zer nolako zalantza etikoak sortzen dizkizute tresna berri hauek?  Posible ikusten duzu interneteko sare sozialetan bakarrik oinarritutako marketing kanpainarik, hau da, medio nagusiagoetan (hots, telebistan) agertu gabe? Horrelakorik ezagutzen duzu?

Esperimentu honekin atera ditudan ondorioez hitz egiten hasi aurretik, ariketaren nondik norakoak azaldu beharko ditudala iruditzen zait. Hasteko, aipatu behar dut 22 urteko bilbotar bezala aurkeztu dudala nire burua, Maddi Iraeta Elorza izena hartuta. Zaletasunen artean, lagunekin parranda egitea, musika eta kirola gustuko ditudala aipatu dut. Gainera, jendearengan arreta pizteko asmoz edo, lagun berrien bila nabilela erantsi dut eta mutil laguna aurkitzeko gogoa ere ez dut baztertu. Jendea bereganatzeko asmoarekin google-en aurkitu dudan neska polit baten argazkia jarri dut (oso benetakoa zen, ez naturala, jendeak horrelako orrialdeetan jartzeko erabiltzen duen horietakoa) eta honen azpian “ezagutu ahal nauzue?” idatzi dut.
Honetaz gain, esan beharra daukat jende arruntarengana zuzendu naizela, pertsona fisikoen arteko arremanetan ikusiko baita benetan, facebook bezalako tresnen aurrean erakusten dugun ezezagunenganako konfidantza.
Behin hau azalduta, goazen ondorioez hitz egitera. Ba egia esan nahiko arrakasta izan dudala uste dut, luzatutako ehun gonbidapenetatik 72 pertsonek onartu bainaute. Horien artean denetarik egon da, gehienek nor naizen galdetu didate, baina ondoren, lagun bezala onartzen nautela aitortzen didate. Beste batzuek aldiz, zuzenean nire betiko lagun bezala jokatu dute, nireganako inolako mesfidantzarik erakutsi gabe. Hala ere, esan beharra daukat inork ez didala gonbidapenik bidali. Gainera, esperimentua bukatzen ari zela, jendea mesfidati samar agertu zait eta ni inork ez ezagutzea oso arraroa zela esan didate.
Ondorioz, esan behar dut jendeak erabateko konfidantza duela horrelako sareekiko. Egia da guztiok dakigula izen faltsuekin aritzen diren pertsonak dabiltzala, baina ez dugu horiek ekiditzeko filtrorik jartzen. Niri behintzat asko arritu nau ezezagunak hain azkar agregatzearen utzikeria. Horrek argi erakusten du kalean egiten ausartzen ez diren gauzak egitera animatzen direla bertan (jende berria ezagutu...) Nik uste dut horrelako sareenganako errespetu handiagoa erakutsi beharko genukeela, ikusi dudanagatik, jendeak arratsaldean zer egingo duen eta non egongo den eta dena jartzen baitu bertan. Ez dut uste toki hauek direnik leku aproposenak horrelako gauzak jartzeko, eta gutxiago jende ezezagunarekin tratuan jarri ezkero. Nire aburuz, kontraesan nabarmen bat dago. Alde batetik, oso mesfidatiak bihurtzen ari gara kalean, gauza asko entzuten baitira eta nahiko beldurtiak bilakatzen hasi gara. Baina tara hau interneteko erlazio birtualekin konpentsatzen saiatzen gara, bertan seguru gaudela pentsatzen baitugu. Beraz, esan daiteke aurrez aurreko erlazioen pobretze baten aurrean gaudela eta tamalez, erlazio birtualak asko indartuko direla, geroz eta gehiago nik uste.
Gauzak horrela, ez dakit gaur egun sare sozial hauetan bakarrik eginiko kanpaina bat bideragarria izango litzatekeen. Egia esan, oraindik telebistak indar handia du eta horrelako gauza bat egitekotan, xede talde oso konkretu batetaz aritu beharko ginateke (gazteak). Hala ere, sare sozialen erabilera handitzen joan ezkero (oraingo joera jarraituta), agian posible litzateke emendik gutxira. Nik pertsonalki, ez dute interneten bakarrik egin diren kanpainarik ezagutu. Gainera, esan behar dut ez dudala sare sozialetan parte hartzen eta interneten dudan gauza bakarra e-maila dela. Eta ikusita ere, ez gogoratzea litzateke niregan ohikoena, interneteko publizitateari ez baitiot inoiz ere kasurik egin.
Nik behintzat nahiago dut sare sozial hauek alde batera utzi eta aurrez aurreko erlazioak aberasten saiatuko bagina, baina ez diturdi joera hori jarraituko duenik. Hala ere, publizitatearentzat erronka polita dela iruditzen zait, baina ez oso etikoa. Ikusiko dugu nola bukatzen duen honek guztiak.

miércoles, 18 de marzo de 2009

ASI-REN IKERKETA: krisi garaien aurrean zer egin

Krisi garaietan opari promozionalak bezero berriak bereganatzeko eta jada bereganatuak daudenak fidelizatzeko beharrezko erraminta indartsu bilakatzen da. Advertising Specialty Institute-k (ASI) egin duen ikerketa baten arabera, ez telebistak, ez prentsak eta ezta irratiak ere ez dute opari promozionalek (kamisetak, boltsak, boligrafoak… eta azkar bisualizatzeko duten logotipo bat duten objektu guztiak) kontsumitzaileengan pizten duten arreta gainditzen.

Amerikako Estatu Batuetako hiri garrantzitsuenetan eginiko hainbat inkesta desberdinen arabera, aurretik aipatu dudan organismoak, ASI-k, honako ondorioak atera zituen:
- Inkestatuak izan ziren %84ak iragarlea jasotako opariagatik gogoratu zuten
- %42ak iragarlearenganako jarrera positiboa azaldu zuen oparia jaso ondoren
- Inkestatuen %25ak errazago kontsumituko luke oparia jaso duen enpresaren produktu bat
- %62ak negozioak egin ditu oparitutako produktua jaso ondoren.
- Idazketarako balio duten produktuak dira erabilienak, kamiseta, txapel eta poltsek jarraitzen dituztelarik
- Banatutako promozio opari horien %81a gorde egin zuten inkestatuek, opari erabilgarriak direla pentsatuz
- Inkestatuen ia %80ak sei hilabete baino denbora gehiagoz gorde zituen opari hauek
- Poltsak dira kontsumitzaileengan inpaktu gehien lortzen duten artikuluak
Ikerketa honek bukaeran goemndio batzuk bidaltzen dizkie iragarleei. Ondorio nagusia hau da: krisi garaietan inoiz baino gehiago inbertitu behar dela opari promozional hauetan, hau baita egungo eta bezero potentzialarengana hurbiltzeko medio publizitariorik onena, koste arrazional bat izateaz gain, eraginkortasun handienetarikoa baitu.

miércoles, 11 de marzo de 2009

3. ARIKETA: Sare sozialen eraginkortasuna

1. zatia: gogoeta

Sare sozialen erabiltzaile zarela jakintzat emanda, gogoeta eskatzen dizut. Marketing ekintza baten parte sentitu izan zara honelako tresna baten bitartez? Hala bada, zein? Ez bada hala, zergatik? Zuk uko egin duzulako edo inoiz aukera hori suertatu ez zaizulako? Burger King-en kasuan bezala, horrelako ekintzen hazkundea aurreikusi daiteke? Edo moda kontua da eta ez da urrunera ailegatuko? Non ikusten duzu sare sozialen abantailarik handiena marketing ikuspuntutik? Eta mugarik argiena?

Hasteko, esan beharra daukat oso gutxi erabiltzen ditudala sare sozialak. E-maila da erabiltzen dudan bakarra, blog honetaz aparte, noski. Gainera, pertsonalki gorroto pixka bat diek horrelako tresnei, jendeak bere bizitza publikotu egiten baitu inolako ardurarik gabe. Nire ustez, tuenti, facebook, blog, fotolog eta beste hainbatek, aurrez –aurreko harreman sozialen pobretzea besterik ez du ekarriko, eta egia esan, oso tristea iruditzen zait. Azken finean, orokorrean jendeak sare hauei ematen dioten erabileraz arduratzen nai, tamalez, beraien bizitza reallity formatuetan jartzen baitute.

Ikusi dugu marketing ekintzetarako ere baliagarria izan daitekeela. Nik ez dut horrelako ekintzetan parte hartu, eta ez da e-mailera bidaldu ez dizkidatelako, niregan inolako interesik pizten ez dutelako baizik. Gaineratu beharra daukat ez naizela ekintza konkretu horiez gogoratu ere egiten, erabat gogaikarriak iruditzen baitzaizkit. Hala ere, oso baliagarriak iruditzen zaizkit, beraietan parte hartzen duen jende andana kontuan hartuta. Honen hazkundea nabarmena izango dela iruditzen zait niri, orain gazteriaren artean oso barneratua baitaude erlazio zibernetikoak. Nire ustez behintzat, moda hutsal bat baino zerbait gehiago da, bizitza estilo berri baten parte, alegia. Niretzat penagarria den arren, uste dut etorkizuneko komunikatzeko era izango dela, eta publizitateak apostu nabarmena egin beharko duela sare hauetan.

Arrakasta honetaz baliatu dira beraz publizitarioak, eta tendentzia hau areagotu egingo dutela uste dut. Lehen esan bezala, sare hauetan aurrez aurreko erlazioa mantentzen dute jendearekin eta gainera, merkea da. Askotan, hartzaileengan sinpatia eragin nahi dute, eta baita lortu ere. Esan beharra dago, sare hauen aurrean, gazteek ez dutela telebistako iragarki baten aurrean jartzen duten filtro bera jartzen. Hau da, sare sozialetan dabiltzanean, dibertitzen ari dira eta ez du telebistako kutxu negatibo bera. Gainera, tendentzia berri hauetan target oso zabala aurki dezakete eta beraien mezua prezio baxuan jende askorengana iristea lortu daiteke.

Hala ere, mezu hauetaz paso egitea oso erraza da, nik egiten dudan bezalaxe ere jendeak egingo baitu paso. Nire ustez, hori da duen desabantailarik handiena, baina gauzak orain bezala jarraitzen badu, geroz eta jende gehiagok onartuko ditu marketing teknikak. Beraz, orain ikusten dudan desabantaila denborarekin makaltzen joango dela uste dut.

viernes, 27 de febrero de 2009

1. ARIKETA: aurre hausnarketa bat

Begira zer dioen Harluxet Hiztegi Entziklopedikoak eraginkortasun hitzari buruz:

iz. 1. Eraginkorra denaren nolakotasuna. 2. EKON. Proiektu baten errentagarritasuna, kostu/irabazi ratioen bidez adierazten dena. 3. ZUZ. Indarrean dagoen lege positiboak arautzen duen arloari egokiro erantzuteko gaitasuna, sarri erabileran eta hiritarren onarpenaz neurtzen dena.

Hiru definizioetatik, zein uste duzu egokitzen dela hobekien Publizitatearen Eraginkortasun kontzeptura?

Iragarki bat “eraginkorra” dela esaten badugu, zer ari gara esaten benetan?

Eta azkenik, gogoan hartu azken bolada honetako kanpaina publizitarioak. Atrebituko zinateke bata edo bestea eraginkorra izan dela esatera? Zein? Eta zergatik?

Harluxet Hiztegi Entziklopedikoak ematen dituen hiru definizioak egokiak direla iruditzen zait, hau da, hiru hauen uztarketa antzeko bat izan beharko litzateke publizitate eraginkortasunaren definizio bat. Azken finean, efizientziaren azken pausua ekonomia arloko definizioa dela, hau da, errentagarritasuna dela azken helburua. Hala ere, beste biak ere oso onargarriak dira, azken pausu honetara ondo iristeko behar beharrezkoa baitira aurretik beste pausu asko eraginkorrak izatea.

Beste era batera esateko, publizitatearen eraginkortasunean faktore askok eragin dezakete, hala nola, helarazi nahi den mezua ondo egitea, iragarkiaren diseinua ondo egina egotea, gure markaren irudia positiboa izatea... Markaren irudian bertan dago zuzenbidearen definizioari zentzua ematen dion efektua. Hots, legearen barruan jokatzen eta nolabait esateko, leialki jokatzean, gure markak irudi ona izango du eta errazagoa izango da pertsuaditzearen emaitza.

Kanpaina eraginkorren inguruan ez daukat informazio handirik baina uste dut "be water my friend" lelopean BMW enpresa multinazionalak atera zuen iragarkia bikaina izateaz gain, eraginkorra ere izango zela, asko eta askok gogoratzen baitugu. Hala ere ez nago ziur errentagarria izan zen ala ez, baina baiezkoaren ustea daukat.

2. ARIKETA: eraginkortasuna eta internet

http://www.hotmail.com
http://www.youtube.com
http://www.gara.net
http://www.publizitario.eu

Zure hamabost minutuko bidaia horretan, dudarik gabe, publizitatearekin egin duzu topo. Gogora dezakezu…

a) Ze publizitate formatu topatu duzun? (banner, pop-up, spam…)
Egia esan, hotmail-ean badakit banner formatuan dagoen publizitatea egoten dela baina ez diot inoiz erreparatzen. Gainontzeko formatuak azaldu bazaizkit behintzat, ohartu ere ez naiz egin

b) Ze markarekin egin duzun topo?
Publizitatea ikusi dudala ohartu ere ez naiz egin, beraz, ezin dut markarik aipatu.

c) Mezu/edukiren batek zure atentzioa deitu du?
Ez dut publizitaterik ikusi, hortaz, ez zait inolako mezurik heldu.

d) Publizitatearen aurrean men egin al duzu? Hau da, banner batek proposatzen zizuna jarraitu duzu, iragarle baten webgunera ailegatu zara?
Ikusi ere ez badut egin, nekez jarraituko nituen hauen proposamenak.

Buelta zaitez orain ibili zaren orri edo dena delakoetara. Erreparatu publizitateari. Hor zegoen, ezta?
.Beno, justu ni sartu naizen orrietan ez zegoen publizitate handirik, baina msn-ko orrian banner handi xamar bat zegoen, benetan zaila egiten zaidala ikusi ez dudala sinestea.

e) Zure esperientzia hau eta aurrekoak kontuan hartuta, interneteko publizitateaz ze balorazio egiten duzu? Eraginkorra ote da? Asko/gutxi ikusten da? Erakargarria da? Hausnartu honen ingururan beste medioak kontuan hartuta.
Nire kasuan (argi frogatu da gaitera) interneteko publizitateak ez du inongo eraginkortasuni, begiratu ere ez baitiet egiten. Pop up eta Spam-ak aldiz, traba besterik egiten ez dutela iruditzen zait, eta beti irakurri ere egin gabe ezabatzen ditut. Gainera, kutsu negatiboa dutela iruditzen zait niri eta honek, erabat kaltetzen du publizitatearen eraginkortasunean.
Interneten saiatzen dira publizitatea erakargarria izan dadin baina oso zaila da sortzen duten traba sentsazio horrekin lehiatzea. Niri behintzat asko nazkatzen naute.
Ondorio, uste dut oso zaila dela beste medioekin lehiatzea publizitate eraginkortasunean. Uste dut beste edozein mediotan errazago helarazten zaizkigula beraien mezuak, interneten saiestu besterik ez baititugu egiten, nik behintzat. Horregatik, zalantzan jartzen dut azken aldian behin eta berriz entzuten ari naizen publizitatearen joera berria; honen etorkizuna interneten baitagoela uste baitute adituek. Horrela bada, ni behintzat nekez persuadituko naute.

jueves, 15 de enero de 2009

3. ataza

6080zinea









Programazioa:

12:00 60-70 hamarkadako efektu bereziak dokumentala
12:10:50: Alfred Hitchkoki buruzko saioa
14:11:46: Hitckoken biografia eta filmeak Zuzendariaren datuak eta bitxikeriak
14:26:01: HItchkoken kameoak Hitchcock agertu zen hainbat filme
15:01:03 Hitckoken planoak Planoei buruz ematen dituen zenbait aholku
15:03:52: The ApartmentBilly Wilderren pelikula
17:09:02 Billy WIlderren lanak: bere filmografiari begirada bat
18:13:00 Nouvelle Vague dokumentala: mugimenduaren inguruko dokumentala
19:04:55 Kubricken biografia: Kubricki buruzko saioa
19:31:25 Telefono Rojo: Volamos hacia moscu pelikula filmea osorik
21:00:50 Kubricken dokumentala zuzendariari buruzko dokumentala
22:43:59 La Naranja mecanicari buruzko saioa Filme ezagun honi buruzko saioa
22:54:00 2001:odisea en el espacio erreportajea erreportaje interesgarria
23:04:34 Ford Coppola filme, aktore eta bitxikeriak zuzendariaren ingurukoak



On Demand aurki ditzakegu:

Hitchcock.
Biografia eta filmeak: biografia, filmeak eta bitxikeriak
Hitchcock planoak: zinemako kontsejuak
Hitchcock kameoak: Hitchcock kameoak

Kubrick
biografia: programa
La naranja mecanicari buruzko saioa

Ford Coppola
filmeak, aktoreak, bitxikeriak: El padrino

Nouvelle Vague
dokumentala: Nouvelle vague dokumentala


Billy Wilder
Billy Wilderren lanak




Egileak: Eneritz Iraola, Arnaitz Lasarte, Maite Plazaola, Idoia Bengoetxea eta Lide Agirrezabala

miércoles, 10 de diciembre de 2008